Xedea
– Zirkulazioaren gaineko Zergari dagokion zatia itzultzeko eskabidea behin betiko baja emateagatik.
Nork egin dezake izapidea?
– Ibilgailu bati behin betiko baja eman dion edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Baldintzak
– Urteko zerga ordainduta izatea.
Tramitea nola egin daitekeen
Aurkeztu beharreko agiriak
– Dagokion partea itzultzeko eskatzeko eta itzulketa egiteko kontu-zenbaki bat emateko eskabidea.– Ibilgailuaren suntsipen-ziurtagiria bere bizitza baliagarriaren amaieran, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emanda (ibilgailua desegiteko entregatu den enpresak ematen du) edo ibilgailuaren baja-eskaera Probintziako Trafiko Buruzagitzak sinatuta.
Nola eta noiz ebazten da?
– Zergaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da.– Dagokion zenbatekoa eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilean itzuliko da.